Euskahaldunon hitzordua!

19.Korrrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela-eta, euskahaldun kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu: euskahalduntzearena; alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere.



Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai zaretenok.

Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin,
Zu bertan egotea nahi dugu. Hemetxe hitzordua:

Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean

Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu, plazan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz.

Iruzkinak