Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina, Pasaian



Apirilaren 23an Liburuaren Eguna da eta data berezi horrekin lotuta, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina martxan jarri da hainbat herritan, tartean Pasaian. Herriko liburutegietan apirilaren 23tik ekainaren 30a bitartean udal liburutegietara jo eta euskarazko libururen bat maileguan hartzen duten herritarrek, liburua itzultzen dutenean, txartel bat jasoko dute. Txartel horrekin herriko liburu dendetan - Pasai Antxoko Urdinen eta Trintxerpeko Leman- euskarazko liburu bat erosi ahal izango dute %25eko  deskontuarekin. Mintzalagunen kasuan, deskontua %50ekoa izango da.

Gainera, liburu bat maileguan hartzen duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute eta hain zuzen ere, euskarazko liburuak erosteko txekea edo txartela izango da saria.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, irakurzaletasuna bultzatzea eta bestetik, euskarazko literatura ezagutzera ematea.

Pasaiako liburutegiko txartela ez duten herritarrek momentuan bertan egin ahal dute.

Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen

Iruzkinak