Aurtengo Mintzagun jaia, Oiartzunen



 2013an sortu zen Mintzagun jaia, Oarsoaldeko euskara ikasleei zuzendutako festa eguna, eta Oreretan egin zen. Joan den urtean, Pasai Donibanen izan zen eta aurten Oiartzun izango da elkargunea. Maiatzaren 9an, larunbata, izango da Mintzagun festa.

Goizean, Oiartzun barrena bisita gidatuak egin ahal izango dira. 14:00etan, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean euskal musikarekin gozatzeko aukera izango da.

Bazkarira joateko Mintzagun zapia eskuratu behar da Oarsoaldeko AEK euskaltegietan, hau da Oreretako Xenpelar AEKn, Lezoko Oroitzene AEKn, Pasaiako Txirrita AEKn eta Oiartzungo Intxixu AEKn . Zapiok 10 euro balio dute eta zapia daramatenek deskontuak ere izango dituzte poteoan Oiartzungo zenbait tabernatan .

Hona hemen egitaraua:

  • 11:00etan, 11:45ean eta 13:30ean Oiartzun barrena ibilaldia egin ahal izango da tren berdean 
  • 11:30 Trikitilariek giroa alaituko dute
  • 13:00 Ongietorri ekitaldia Done Eztebe plazan
  • 13:15 Intxixuaren bila aztarna jokoa
  • 14:30 Bazkaria Done Eztebe plazan. Eguraldi txarra egingo balu,  Haurtzaro ikastolan egingo da.
  • 16:00 Eider Zabaletaren kantu emanaldia

2013ko Mintzagun jaia

2014ko Mintzagun jaia

Iruzkinak