Txondorra bisitatu ahal da Oiartzungo plazan



Martxoaren 16tik 29ra Oiartzungo Done Eztebe plazan txondorra nola egiten den ikusi ahalko da 19. KORRIKAren egitarauaren barne.
Oiartzunek txondorgintzan izan duen tradizioa eta pisua herritarren artean ezagutarazteko helburuz, Done Eztebe plazan erakusketa dinamikoa antolatu da. Martxoaren 16tik 29ra, herritarrek txondorra egitearen prozesu ia guztia ikusi ahalko dute, txondorra osatu bai, baina ez baitzaio surik emango eta beraz, ez da ikatzik lortuko.
Txondorra plazan dagoen bitartean ikastetxe, zein euskaltegi, zein bestelako taldeek bisitak egin eta txondorraren inguruko azalpenak zuzen-zuzenean jaso ahalko dituzte. Horretarako, gurekin harremanetan jarri eta bisitaren nondik-norakoak antolatuko ditugu.
Bisita antolatu nahi izanez gero, Igorrekin hitz egin ezazue. Igor Ibarguen 606644128
Animatu eta etorri Oiartzungo plazara txondorra ezagutzera!!!

Iruzkinak