Pasai Antxoko Txirrita AEK-k Korrika aurkeztu du



Pasaiako Txirrita AEK-k Korrikaren aurkezpen ekitaldia egin du Antxoko kultur etxean. Ikasleak beraiek izan dira protagonista. Hala, hasteko Mikel Cigandak Nepalen egindako trekkinari buruzko irudiak erakutsi eta bidaia horri buruzko azalpenak eman zituen. Ikusleen artean espediziokideak izandakoak izan zituen Mikelek.

Aitor Badiolak, Freddy Vargasek eta Mikel Cigandak beren abileziak partekatu zituzten euskaltegiko kideekin. Haien atzean, Freddyren koadroak


Mikel Cigandak aurkezpena bukatu zuenean, Aitor Badiolak bere pasioa jarri zuen eszenatoki gainean; gitarra hartu eta hainbat kanta jo zituen. Txalo zaparrada ederrak jaso zituen Badiolak. Azkenik, Freddy Vargasek bere trebezietako bat erakutsi zien kultur etxera joandakoei: maisuki margotzen du Freddyk eta bere koadro batzuk jarri zituen ikusgai.

Nepaleko paisaiak erakutsi zituen Mikel Cigandak
Aitor Badiolak emanaldi hunkigarria eskaini zuen
Ikasleak, nola ez, beren gelakideen emanaldiak ikustera joan ziren

Iruzkinak