Pasai Antxok gogotsu hartu du Korrika

Pasai Antxon ere jai giroan hartu dute Korrika. Marga Mendez eta Jose Antonio Perez ikasleek sartu dute lekukoa herrian, eta ondoren beste hainbat eragilek izan dute eskuartean. Ondoren, Armonia elkarteak eta Kamio tabernak hamarretakoa prestatu dute, haurrentzako puzgarriak izan dira, Jon Martin eta Xamoa bertsolariek eta musikariek poteoa girotu dute eta bazkari jendetsua izan da Basari elkartean.

(Argazkiak: Santi Gerra Tolosa)

Marga Mendez eta Jose Antonio Perez Txirrita AEK-ko ikasleak, lekukoarekin


Alkartasunako Ane Etxeberriak eta Urtzi Urdanpilletak lekukoa eman zieten Basariko lagunei



Korrika Antxotik Buenavistarantz


Iruzkinak