Lezon ere gozatu dute Korrikarekin

Lezon ere asteburu hunkigarria izan dute. Larunbatean Oroitzene AEK-ko lagunek tonbola mundiala antolatu zuten eta ehunka txartel saldu zituzten. Igande goizaldean pasatu zen Korrika Lezotik eta, jakina, lezoarrek gogotsu egin zuten korrika lekukoaren atzetik. Bukaeran TiƱelu elkarteak eta Taloka kafetegiak prestatutako txokolate jatea gozatu zuten denek.







Iruzkinak