Korrika munduko txoko askotara iritsiko da



Korrika 19 ostegunean, martxoak 19, aterako da Urepeletik eta Euskal Herri osoa zeharkatu eta gero, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Eskualdean martxoaren 21ean eta 22an, larunbat eta igandean, egingo diogu ongietorria euskararen aldeko lasterketa erraldoiari.

Baina ez pentsa Korrikak bakarrik Euskal Herria zeharkatuko duenik! Euskaren alde egiteko nahia eta gogoa bazter guztietan ikusten ari gara eta ikusi ahal izango dugu datozen asteetan: Paris, Londres, Roma, Johanesburgo...





Iruzkinak