Igandean, Bilbora!


Korrika 19 joan den asteburuan pasatu zen eskualdetik, baina ez du bere bidea bukatu. Ez horixe! Ttipi-ttapa jarraitzen du aurrera eta azken urratsak igandean, martxoak 29, emango ditu Bilbon. Korrika bukatzen denean, jai handia hasiko da.

Oarsoaldeko AEK-k autobusa antolatu du Korrikaren amaiera ikusteko eta ondorengo festan parte hartzeko. Autobusa 09:30ean abiatuko da Oiartzungo plazako geltokitik eta Oreretan (Zumardiko bus geltokian 09:40) eta Pasai Antxon (frontoi berriaren ondoko autobus geltokian 09:50) geldialdiak egingo ditu Bilborako bidea hartu aurretik. Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan daude eskuragarri autobuserako txartelak, 10 eurotan.

Iruzkinak