Santa Ageda bezpera ospatuko dugu!

Santa Ageda bezpera dugu gaur, asteazkena, eta ohi bezala, han eta hemen makila gogor astindu eta koplak abestuko ditugu.

Oreretan, Arkaitza tabernan elkartuko dira 18:00etan. Lezon,  Tomas Garbizu musika eskolatik aterako dira 18:55ean. Euria egiten badu, koplak plazan abestuko dituzte. Pasai Antxon, azkenik, Azokan jarri dute hitzordua 18:00etan.



Iruzkinak