Oarsoaldeko AEKren barrikote jendetsua

Casabal eta Xamoa bertsolariak ederki aritu ziren ikasleak (eta irakasleak!) zirikatzen


Urtarrilaren 31n, larunbata, eskualdeko barrikotea egin genuen Oreretako Batasuna elkartean. Guztira, 120 bat lagun elkartu ginen: ikasleak, irakasleak, mintzalagunak, trikitilariak, bertsolariak... Oarsoaldeko AEK-ko sukaldari finek lan handia egin zuten, aparta. Hona hemen menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta eta intxaurrak...

Oreretako Batasuna elkartea lepo bete genuen


Trikitilariek girotu zuten bazkaldu aurreko poteoa, eta bazkaldu eta gero, Casabal eta Xamoa bertsolariek bertan geundenok zirikatu gintuzten beren bertsoekin. Kanpoan hotz egiten zuen, baina gu bero-bero egon ginen.

Nahi adina sagardo edan ahal izan genuen, noski!












Iruzkinak

  1. Aaaaaarrrggggggggg!!!! baina baina zer da hau??? beno, Ruth pozik eongo da....

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina