Korrika Kulturalaren lehiaketak

Korrika Kulturalean hiru lehiaketa ditugu aurten: abestiaren bertsioa, bideo lehiaketa eta bideokopla lehiaketa (azkena Bertsozale Elkartearekin elkarlanean). 

Bideo-lehiaketa 
EUSKALKIEN ingurukoa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak…  Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi da. Lehiaketa hau, adibidez, oiartzuera ezagutarazteko aukera paregabea izan daitekeela uste dugunez, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

.



Bideo-kopla
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Korrikak elkarlanean, Bideo-kopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.

Abestiaren bertsioa
Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.



Informazioa gehiago Korrikaren webgunean  duzue.

Iruzkinak