Korrika Kulturala Oreretan




"Hordago Ardoa" Oreretako Niessen aretoan ikusi ahal izango da martxoaren 5ean, osteguna, 19:19ean Reina aretoan.

“Hordago Ardoa”, artez jantzitako ardo dastaketa da. Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak, zuzeneko musika, margolanak, antzezpena eta bideoa uztartuz, ardoa gozamen hutsa dela erakutsiko digute.

Kata hutsetik harago doan esperientzia osoa da ikuskizuna. Ardoaren eta bere dastaketaren inguruan sortutako ikuskizun berritzaile bat duzu hau. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak bost euskal ardoren dastaketa gozagarri eta argigarri bat gidatuko du. Guzti hau, ordea, ikuskizunerako espresuki sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da.

Dastaketan zehar, zilueta misteriotsu batek koadro erraldoi bat margotuko du. Zuzeneko musika eta bideo sorkuntzaz lagundurik. Eta bi aktorek, zerbitzari, kantari, poeta eta zirikatzaile lanak egingo dituzte.

Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko


Iruzkinak