Korrika 19 mus txapelketa, otsailaren 7an Pasai Antxon!!

Korrika 19 martxoan izango da, baina han eta hemen motorrak berotzen gabiltza. Otsailaren 7an, larunbata, eskualdeko mus txapelketa egingo dugu Pasai Antxoko Kamio tabernan.

Parte hartzeko izena eman behar da tabernan bertan (12 euro bikoteko). Txapelketa 16:00etan hasiko da. Sariei dagokienez, txapeldunek Kamio tabernan lau lagunentzako afarirako txartela irabaziko dute. Txapeldunordeek Korrika arropa jasoko dute, eta 'errepeska'ko irabazleek Pasaiako Txirrita AEK-k jarritako saria etxera eramango dute (bina txuleta, ardo botila eta gazta).

Gainera, eskualdeko kanporaketako irabazleak final handirako sailkatuko dira. Final handia Astigarragan izango da otsailaren 28an.

Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak