Kepa Errasti zinemagileak bisitatuko du Oarsoaldeko AEK

Kepa Errasti zinemagilearen bisita izango dugu Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan datozen egunotan. Errastik Aitona mantangorria film laburra proiektatuko du eta lan horri buruz hitz egingo du. Aitona mantangorria-k 2014ko Pasaiako Ikuska film laburren lehiaketan Mintzagun Euskarazko Film Laburren saria irabazi zuen.

Josu izeneko gaztea da film laburraren protagonista. Gabonetan, etxera itzuliko da eta aitonak gordetako sekretu baten berri izango du. Sekretu horrek soka luzea ekarriko du...

Emanaldien zerrendan gure blogaren egutegian jarri ditugu.



Iruzkinak