Hizkuntz Eskolan azterketa egiteko izena eman behar da martxoaren 5a baino lehen

Donostiako eta Irungo Hizkuntz Eskolan A2, B1 edo B2 mailetako azterketak egin ahal izateko, izena eman behar da  martxoaren 5a bitartean -13:00ak arte-,Irungo eta Donostiako Hizkuntz Eskolen webguneen bidez. 36,18 euro ordaindu behar da.

Azterketak maiatza bukaeran eta ekaina hasiearan izango dira. Irakurmena, entzumena eta idazmeneko frogek osatzen dute lehen azterketa eta aurreneko urrats hori gainditzen dutenek mintzamena egin ahal izango dute.

Edozein zalantza izanez gero, zure euskaltegian galdetu lasai.





Iruzkinak