Desfilea Donostian, Korrikaren arropa soinean jarrita!

Korrika arroparen desfilea egin dute Donostian eta bertan izan dira Oarsoaldeko AEK-ko zenbait irakasle!



Gogoratu aste honetan eta datorrenean ere Oarsoaldeko irakasleak izango gaituzuela saltzaile Korrika dendan, Bretxa merkataritza gunean, behealdean, Kristina belar denda eta Azkena tabernaren ondo-ondoan. Ordutegia, hauxe: ostegun eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Iruzkinak