Oarsoaldeko AEKren barrikotea urtarrilaren 31n



Iaz, Oarsoaldeko AEK-k barrikotea antolatu zuen Oiartzungo Girizia elkartean eta aurten ere sagardotegi giroan sartuko gara. Zehazki, urtarrilaren 31n, larunbata, Oreretako Batasuna elkartean elkartuko gara Xenpelar AEK, Intxixu AEK, Oroitzene AEK eta Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleak eta baita mintzalagunak ere.  Bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta sagardoa dastatu ahal izango dugu, eta horretaz gain, bertsolariek bazkalostea girotuko dute. Plan polita, ezta?

Txartelek 20 euro balio dute eta eskualdeko euskaltegietan eros daitezke urtarrilaren 28a baino lehen. Animatu!

Iruzkinak