Oarsoaldeko AEK, aurten ere Zintzilik irratiko Hitza Airean saioan




Joan den ikasturtean bezala, Oarsoaldeko AEK-ko ikasleen ahotsa entzungo dugu bi astean behin Oreretako Zintzilik irratian, Hitza Airean saioan. Ikasleak kazetari edo esatarien lekuan jartzen dira eta menu dotorea prestatzen dute: errezetak, txangoak, asmakizunak, musika...

Ikasturte honetako lehen saioa Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek osatu dute eta entzungai duzue Zintzilik Irratiko webgunean. Entzun eta goza ezazue!

Iruzkinak