Langabetuentzako eta merkatarientzako euskara ikastaroak
Oreretan langabetuentzako euskara ikastaro trinkoak egingo dira 2015ean ere. Ikastarootan parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 12tik 23ra bitartean Udaletxeko Euskara Departamentuan (Herriko Plaza. 1 go solairua).
Izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute.Aurreko ikasturtean izan diren taldeetan aritutako ikasle nahiz irakasleek balorazio bikaina egin dute euren esperientziaz.
Merkatariak, Oiartzunen
Bestalde, Ttur-Ttur euskaltzaleen bilgunearen ekimenez, 60 orduko euskara ikastaro berezia eskainiko zaie Oiartzungo merkatari eta ostalariei. Izena urtarrilaren 15a arte eman daiteke merkatariostalari.tturttur@gmail.com eposta helbidean edo 943 260182 telefono zenbakira deituta. Ikastaroaren prezioa 100 euro da eta eskolak Oiartzungo Intxixu AEKn izango dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina