Korrika batzordeak egingo dira eskualdean aste honetan
Martxoaren
19an abiatuko da Korrika 19 Nafarroa Beheretik, Urepeletik hain zuzen
ere, eta 11 egun geroago Bilbon amaituko da. Tartean, AEK-k
antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herria
zeharkatuko du Euskahaldun! lelopean. Azken finean, euskararen
alde aritzen diren euskaldun guztiak, eta noski euskara ikasteko
esfortzua egiten ari diren guzti-guztiak ere gara euskahaldunak.
Korrika
19 eskualdera martxoaren 21ean, larunbat goizarekin, iritsiko da,
Astiagarragan barrena. Orereta eta Oiartzundik igaro eta gero, Ipar
Euskal Herrirantz abiatuko da eta biharamunean, hots martxoaren 22an,
igande goiz-goizean Lezo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Trintxerpe
eta Antxon egingo diogu harrera.
Aipatu
egunetan lekukoarekin edo lekukoaren atzetik korrika egiteaz gain,
ohi bezala, Korrikari merezi duen ongietorria egin nahi diogu
eskualdean, ekimena girotu nahi dugu egitarau zabalarekin. Jarduera
sorta hori tokian tokiko ahalik eta eragile gehienekin batera osatu
nahi dugu, euskaltzale guztiok senti gaitezen Korrikaren parte, denok
senti gaitezen euskahaldun, eta horretarako batzorde irekiak egingo
dira eskualdean, aste honetan hasita.
Hona
hemen dagoeneko finkatuta dauden batzordeetako hitzorduak:
- Oreretan, hilaren 13an asteartea 19:00etan Xenpelar AEKn
- Pasai Antxon, hilaren 14an, asteazkena, 18:00etan, Txirrita AEKn
- Oiartzunen, hilaren 16an, ostirala, 17:30ean, Intxixu AEKn
- Lezon, hilaren 16an, ostirala, 18:00etan, Oroitzene AEK-n
*Trintxerpen,
Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron ere batzordeak antolatuko dira.
Data zehazteke dago.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina