Korrika 19 martxoaren 21ean eta 22an ibiliko da eskualdean


Edurne Lizarazu Lezoko Oroitzene AEK-ko kidea, lekukoarekin 2013ko Korrikan


Gaur aurkeztu dute Korrika 19ren behin betiko ibilbidea. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an eta Bilbon  bukatuko da martxoaren 29an.


Korrika 19 martxoaren 21ean, larunbatean sartuko da Oarsoaldean. Zehazki, Orereta eta Oiartzun zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Biharamunean, Lezo eta Pasaiaren txanda izango da. Igandearekin, martxoaren 22arekin, beraz, goizean goiz harrera egingo diote Korrika 19ri.

Hementxe duzu ibilbidea osoa. Informazio +


Iruzkinak