Inauteriko makillaje tailerra Oarsoaldeko AEKn



Inauteriak datoz! Hori aprobetxatuta, urtarrileko Mintzagun tailerraren gaia makillajea da.

Ane Gaztelumendi eskualdeko euskaltegiak bisitatzen ari da egunotan eta makilatzeko orduan kontuan hartzeko aholkuak eta azalpenak ematen ari da. Eta Oreretako Xenpelar AEK-ko argazki honetan ikus daitekeenez, azalpenak bakarrik ez, ikasleren bat ere makilatzera animatu da Ane. Hori da hori lan dotorea!

Astelehenean, otsailak 2, 10:00etan Pasaiako Txirrita AEKra joango da Ane Gaztelumendi eta astebete geroago, Oiartzungo Intxixu AEKra, zehazki otsailaren 9an, astelehena, 14:30ean.

Iruzkinak