Gomazko barraskiloak Xenpelar AEKn


Astea modu askotan has daiteke, baina modu onena irribarre batekin hastea da, ezta? Ba irribartsu hasi ziren Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko A2 taldekoak aste hotz hau. Talde batean denok dugu abileziaren bat, eta kasu honetan, ikasle batek gomazko barraskiloak egiten daki eta bere ikaskide eta irakasleen aurrean nola egin azaldu du. Ez hori bakarrik, taldekide guztiei gomazko barraskilo bana oparitu die, paparrean jartzeko. Eskerrik asko, ESPE!


Iruzkinak