EGA egiteko izen-emate epea zabaldu dute

EGA azterketa egin ahal izateko izen-emate epea zabalik dago. Izena Internet bidez eman behar da, urtarrilaren 21a baino lehen.

Ohi bezala, azterketak hiru zati izango ditu: atariko proba, proba idatzia eta ahozkoa. Hiru zatiak gainditu behar dira EGA Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko. Aurten bada nabarmentzeko moduko aldaketa atariko proban. Guztira, aukera anitzeko 65 galderatatik 46 egin behar dira ondo gainditzeko.Proba hau egiteko 50 minutu izango dituzte azterketagaiek. Aurreko urteetan baino motzagoa da proba hau, izan ere, 85 galdera erantzun behar ziren ordubetean.

Hementxe duzu informazio gehiago. Dena dela, edozein zalantza baduzu, galdetu zure irakasleari.


Iruzkinak