Antxoko dendari euskaldunengana bisitan

Pasaiako Udalaren ekimenez, Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasle batzuk dendaz denda eta tabernaz taberna ibili dira gaur goizean. Bisitaren helburua barrutiko dendari eta ostalari euskaldunak ezagutzea izan da, ikasleek jakin dezaten badutela non euskaraz egin. Besteak beste, liburu dendak, ile-apaindegiak, okindegiak eta argazki dendak bisitatu dituzte.


Iruzkinak