Somelierraren lanari buruzko tailerra Oarsoaldeko AEKn



Aurreko urteetan bezala, aurten ere Mintzagun tailerrak egingo dira Oreretako Xenpelar AEK-n, Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Oarsoaldeko euskaltegien eta Oarsoaldeko Garapen Agentziaren elkarlanaren emaitza izango dira tailer hauek.

Aurtengo ikasturteko lehen ikastaroa somelier batek emango du, Mikel Salvador hernaniarrak hain zuzen ere. 1992tik dabil ardoaren munduan Salvador.  Somelierraren lanaz hitz egingo digu, eta hamaika trikimailu azalduko dizkigu. Batek daki, agian ikasleren batek trebezia izan dezake lan honetarako...


Iruzkinak