Oarsoaldeko AEKren barnetegitxoa Lekarozen


Oarsoaldeko AEK-k barnetegitxoa egin zuen Lekarozen pasa den asteburuan. Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako hainbat ikaslek eta irakaslek parte hartu eta asteburu pasa ederra egin zuten.


Hasteko, ostiral gauean, afaldu eta gero, karaokea egin zuten. Larunbat goizean, ausartenak tirolinetan ibili ziren bitartean, beste batzuk Irisarrin, Xan Juanxarren eta Arantzan zehar bueltaxka egin zuten. Bazkaldu eta gero, oka jolasa egin zuten, non eta Elizondoko plazan. Igande goizean, azkenik, Xorrinera joan ziren, hango ur jauziak ikustera.





Oarsoaldeko AEK-k urtero egin ohi du barnetegitxoa, eta oso aukera ona izaten da mingaina askatzeko eta euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko, dena lagunarteko giroan.


Iruzkinak