Intxixu AEK-ko master chef-ak

Oiartzungo Intxixu AEK-n bigarren pintxo lehiaketa egin du Girizia elkartean. 20 bat pertsonak parte hartu dute, zenbait taldetan banaturik. Talde bakoitzak mota bateko pintxoa prestatu behar izan du, 20 lagunentzat.

Parte hartzaile guztiek arratsalde-gau atsegina pasatu dute, eta nork bere pintxoa aurkezteaz gain, besteenak baloratu ditu. Azkenean,  Amparok, Xabierrek, BegoƱak eta Sergiok egindako pintxoak jaso ditu boto gehien. Zorionak denei, eta bereziki irabazleei!







Iruzkinak