Aurten ere, Errigora!


Oarsoaldeko AEK-ko Mikel Ciganda ikaslea izan zen Errigorako saskia etxeratu zuenetako bat


Joan den urtean bezala, aurten ere Errigoraren saskia lortu ahal izango duzu Oarsoaldeko AEKn.

Saskia, iaz bezala, produktu bikainez beteta dago ( piperrak, zainzuriak, olioa...) eta 50 euro balio du. Euskal Herri osoan jasotako diruaren %25 Nafarroan euskararen alde lan egiten duten erakundeentzat izango da, tartean Lodosako ikastola eta Lodosako AEK. Eta noski, saskia eskuratzen baduzu bertako ekoizleei ere mesede egingo diezu!

Saskia erosi nahi baduzu galdetu zure euskaltegian.






Informazio gehiago nahi baduzu, sartu Errigoraren facebook orrian

Iruzkinak