Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak ikasle bihurtu dira!

Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok Oiartzunen elkartu gara 2014-2015 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkezteko. Zerbait berezia egin behar genuela pentsatu genuen, eta... esan eta egin! Herriko plazan ikasgela antolatu dugu. Irakasleok zuen larruan, ikasleen larruan, jarri gara. Ez ditugu gramatika ariketa zailak egin, baizik eta jolas entretenigarriak. Izan ere, hori da AEKren ezaugarrietako bat. Gurean euskaraz ikasiko duzu, eta gainera, ondo pasatuko duzu, barre egingo duzu, gozatuko duzu.



Ez ahaztu! Zure zain gaude Oiartzungo Intxixu AEK-n, Lezoko Oroitzene AEK-n, Oreretako Xenpelar AEK-n eta Pasaiako Txirrita AEK-n. Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ditugu euskaltegiko ateak zabalik eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.


Iruzkinak