Azterketa gainditu duten ikasleei zuzendutako diru-laguntzak



HABEk ekain-uztailean azterketaren bat gainditzeagatik (HABErena, Hizkuntz Eskola Ofizialekoa, EGA...) diru-laguntza jasotzeko aukera ematen die ikasleei.

Diru-laguntza eskaera egiteko, HABEren web orrialdean sartu behar duzue, zuen erabiltzaile eta pasahitzarekin, urriaren 2a baino lehen, eta bertan azaltzen den agiria bete behar duzue. EZ da beharrezkoa agiri hori inprimatzea eta HABEra eramatea.

Gehienez, honako diru-laguntzak banatuko ditu HABEk:
Lehen maila gainditu dutenei: 400 euro
Bigarren maila gainditu dutenei: 300 euro
Hirugarren maila gainditu dutenei: 100 euro
Laugarren maila gainditu dutenei: 100 euro


Iruzkinak