Pasaiako euskaltegiek bideoa grabatuko dute larunbatean




2013-2014 ikasturtea bukatzen ari da eta Pasaian datorren ikasturtean pentsatzen hasi dira dagoeneko. Larunbatean, ekainak 28, matrikulazio kanpainarako bideoa grabatuko dute. Pasaiako Txirrita AEK-k eta Pasaiako Udal Euskaltegiak elkarlanean parte hartuko dute grabazioan, eta  ikasleak behar dituzte bideoan azaltzeko.

Goizpasa polita antolatu dute. 09.15ean egin dute hitzordua San Pedro edo Donibaneko ontziralekuan. Txalupa batek jasoko ditu bertaratutakoak eta itsasoan grabatuko dute Juanba Berasategiren esanetara. Goiza eta txangoa goxatzeko musika, sagardoa eta patata tortilla ez dira faltako.

Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak