Oarsoaldeko AEK-k prest du udarako eskaintza


Oarsoaldeko AEK-k ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta irailean, maila guztietakoak: mintzamena lantzeko, azterketak prestatzeko... Ikastaro hauek 60 ordukoak izango dira -astelehenetik ostiralera, hiru ordu- eta prezioa 100 euro izango da. Ikastarook HABEk diruz lagunduta egongo dira.

Izena Oarsoaldeko AEKren euskaltegi batean eman behar da:

  • Oreretako Xenpelar AEK. Biteri kalea 30, Orereta. 60756920 orereta@aek.org
  • Lezoko Oroitzene AEK.Donibane 12, Lezo. 607598871 lezo@aek.org
  • Oiartzungo Intxixu AEK. Aialde kalea. FermiƱene etxea, 1. solairua. 607534263 oiartzun@aek.org
  • Pasaiako Txirrita AEK. Zumalakarregi 9, atzealdea. 607545381 pasaia@aek.org

Uztaileko ikastaroetarako ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena, eta iraileko ikastaroetarako, uztailaren 10a baino lehen

Bestalde, AEK-ren udako eskaintza osoa aek.org webgunean jasota dago. Izan ere, AEK-k udan, besteak beste, ikastaro trinkoak, barnetegi arruntak, guraso barnetegiak, barnetegi ibiltariak eta online ikastaroak eskaintzen ditu.

Azkenik, joan den ikasturtean bezala, 2014-2015 ikasturterako aurrematrikulazioa zabalik dago. Ekainaren 20a baino lehen datorren ikasturterako izena ematen dutenei matrikula %5 merkeago aterako zaie. Horretaz gain, lau epetan ordaindu ahal izango dute.




Iruzkinak