Zer lotura dago Pariseko alkatearen eta Pasai Donibaneren artean?

Hara!



Gure tximino atsegina pentsakor ageri zaigu berriz ere. Dakizuenez, igandean, maiatzak 25 Mintzagun jaia antolatu dugu Pasai Donibanen. Oarsoaldeko euskara ikasleei eskainitako jai egun handia izango da.

Horrekin lotuta, asmakizun txiki (edo handi, ikusiko dugu) duzue hemen, ea norbaitek asmatzen duen.

Zer lotura dago Parisko alkatearen eta Pasai Donibaneren artean? (erne, Parisko alkateak ez du zertan oraingoa izan behar).

Erantzuna, igandeko bisita gidatuetan.

Iruzkinak