Mintzagun jaiak eta Prest! mosaikoak bat egingo dute maiatzaren 25ean Donibanen

Besteak beste, Prest! mosaikoa egingo da maiatzaren 25ean


Maiatzaren 25ean, igandearekin, izango dira Mintzagun jaia eta Prest! mosaikoa, Pasai Donibanen.

Jarduera askorekin gozatzeko aukera izango da goiz eta arratsaldez.

Hona hemen egitaraua:

11:00. Bisita gidatuak Pasai Donibanen zehar, eta itsas paseoak.

12:00. Pasaiako Udalaren ekimenez, Prest! mosaikoa egingo da Santiago plazan.

13:30. Bisita gidatuak Pasai Donibanen zehar, eta itsas paseoak berriz ere.

14:30. Herri bazkaria Santiago plazan (txartelak hamar eurotan daude salgai)

16:00. Euskal Kantak Xabi San Sebastianekin

Mintzagun jaia bigarren urtez egingo dute. Oarsoaldeko euskaltegietan edo beren kabuz euskara ikasten ari diren guztien jaia da. Mintzagun-erako zapiak salgai daude Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan, hamar eurotan. Zapia eskuratzen duenak bazkaltzeko aukera izango du -txartel bezala erabili ahal izango du-. Baita honako tabernetan tragoak merkeago hartzeko ere: YolanBerrin, Remosen, Ziabogan, Arkupe Berrin eta Ontziola jatetxean.

Prest! mosaikoa

Urtarrilean ez zen posible izan, baina maiatzaren 25ean bertan egin egingo da Prest! mosaikoa. Pasaitarrek lau haizetara zabalduko dute euskaraz bizitzeko prest daudela mosaiko baten bidez, Pasai Donibaneko bihotzean, Santuago plazan  eta Mintzagun jai zabalaren barruan.

Ekimena bultzatu dutenek, hau da, Pasaiako Udalak, herriko merkatariek, ikastetxeek, Pasai Donibane Prest! euskara taldeak, Txirrita AEK euskaltegiak eta udal euskaltegiak talde argazkia atera dute, mosaikora joateko herriko euskaltzale guztiak animatzeko.

12:00etan mosaikoaren prestaketa lanak hasiko dira. Albaolako ontzi batek Prest! leloa ekarriko du oihalean eta koadrillategiko gazteek batukada joko dute. Mosaikoa egin bitartean, Aitziber Etxeberria San Pedroko kantariak pare bat abesti kantatuko ditu eta ikastetxeetako haurrek egun horretarako propio prestatutako koreografia eskainiko dute.Mosaikoa irudikatu eta gero, bertsoa kantatuko dute han elkartutako guztiek.

Iruzkinak