Mintzagun jaia egin dugu Pasai Donibanen




Mintzagun jaia, Oarsoaldeko euskaltegietan edo beren kasara euskara ikasten ari direnen jaia, ospatuko genuen igandean Pasai Donibanen. Eguna goibel esnatu bazen ere, eguerdi partean ateri zegoen eta horri esker, egitarauko ekitaldi gehienak egin ahal izan genituen. 11:00etan hasi ziren ibilalditxoak txalupaz badian zehar eta bisita gidatuak. Ordurako zapi zuriak, Mintzagun jaiaren zapiak, ikus zitezkeen herriko txoko guztietan.

Eguerdian, Santiago plaza izan zen jaiaren gune nagusia, jendez bete zen; Pasaiako hainbat eragilek Prest! mosaiko ikusgarria osatu zuten. Mosaikoa egin ostean, berriz ere txalupaz ibilalditxoa egiteko aukera izan zen. Baita, Pasai Donibanen zehar bisita gidatua egiteko aukera ere.



14:30erako aurreikusitako bazkaria ezin izan genuen plazan egin, izan ere, ordurako euria ari zuen. Hori dela eta, bazkaria Pasaia-Lezo lizeoaren jangelan egin genuen, giro ederrean eta Xabi Sansebastian abestiegileak animatuta.



Iruzkinak