Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera Oarsoaldeko AEKn

Joan den ikasturtean bezala, aurtengoan ere aurrematrikula egiteko aukera eskaintzen dizugu 2014-2015 ikasturteari begira, hau da, urrian hasiko den ikasturteari begira. Hori horrela, ekainaren 20a baino lehen izena ematen baduzu, %5 merkeago aterako zaizu datorren ikasturtea.

Aurrematrikularen prezioa
Aurrematrikula egiteko inprimaki bat bete behar duzu zure euskaltegian eta aurrematrikula horri dagokion diru kopurua kontu korrontetik kobratuko zaizu uda hasieran. 240 ordutik gorako ikastaroetan, 120 euroko kobraketa egingo da  eta 120 eta 240 ordu arteko ikastaroetan, 100 euro.

Lau epetan ordaintzeko aukera
Prezioa merkatzea ez da aurrematrikulatzearen abantaila bakarra: lau epetan ordaintzeko aukera izango da (lehenengoan aurrematrikulari dagokiona kobratuko zaio ikasleari eta gainerakoa, uda eta gero hiru epetan).

Gogoan izan ekainaren 20a dela azken eguna aurrematrikula egiteko.

Iruzkinak