Andoni Egaña Oarsoaldeko AEK-n izan da


Andoni Egaña batez ere bertsolaria delako da ezaguna. Joan den astean eta aste honetan Mintzagun tailerren programazioaren barruan Oarsoaldeko AEK euskaltegietan jaso dugu Egañaren bisita, baina ez digu bertsolaritzari buruz hitz egin. Hori egin beharrean, zenbait aholku baliotsu eman dizkigu jendaurrean euskaraz hitz egiteko orduan lotsa, beldurra eta abar uxatzeko eta natural mintzatzeko.

Andoni Egañak emandako gomendioak oso baliagarriak izango dira, zalantzarik gabe, ikasle guztientzat, eta bereziki asteotan ditxosozko azterketekin kezkatuta dabiltzanentzat. Dena dela, irakasleok ere apuntetxoak hartu ditugu, guk ere egunero jendaurrean hitz egiten dugulako.


Iruzkinak