Xenpelar AEK-ren bisita gidatua Oreretan barrena

Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasle eta irakasleak, ikasgeletatik atera eta herriko kaleetan barrena ibili ziren Astu Santuko oporren aurretik, eguzkiaren epelean. Oreretako historian murgildu ziren; denboran atzera egin eta gaur egun haien bizilekua aspaldi nolakoa zen imajinatu ahal izan zuten. Adibidez, ba al zenekien 1600. urtearen inguruan Oreretan zazpi kale besterik ez zeudela, edota ontziola garrantzitsuak zeudela sasoi hartan? Alegia, itsasontziak egiten zituzten gurean.

Ez hori bakarrik; harresi zaharren arrastoak ikusteko aukera dago. Baita Koldo Mitxelena hizkuntzalaria jaio zen etxea eta Xenpelar bertsolari ezagunaren bizitokia izandakoa ere. Laburbilduz, Oreretan badagoela zer ikusi eta zertaz hitz egin. Euskaraz, noski.


Iruzkinak