Estatuen esku-hartzea gelditu!



Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkaria Euskal Herrian hainbat eta hainbat udalerri euskalduntzeari oztopo ugari jartzen ari da. Udalek administrazio kontratuetan bete behar diren hizkuntza baldintzen prozedura adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin euskarak
merezi eta behar duen tokia izan dezan eta honen aurka helegiteak jartzen hasi da Urkijo.

Eskualdean ere egin ditu lehen urratsak. Hau salatzeko, apirilaren 9an, elkarretaratzeak egingo ditugu eskualdean; 19:00etan Pasaian -Gure Zumardian- eta Lezon -herriko plazan-; 19:30ean Oreretan -herriko enparantzan- eta Oiartzunen -Doneztebe plazan- 20:00etan.

Informazio gehiago eta bideoa topatuko dituzu Kontseiluaren webgunean.

Zatoz eta parte hartu. Euskaraz Bizi Nahi Dugu!

Iruzkinak