AEKren binakako lasterketa Donostian, igandean



Korrika egitea gustatzen al zaizu? Ba Donostiako AEK-k bigarren urtez binakako lasterketa antolatuko du apirilaren 13an, 10:30ean. Kirol jarduera bat eskaintzeaz gain, AEK-k parte-hartzaileen artean euskarazko kultur eta aisialdi produktu eta zerbitzuen kontsumoa bultzatu nahi du. Horretarako; AIZU!, Berria, Hitza, Elhuyar, Luma, Argia eta Gaztezuloren harpidetzak zozkatuko dituzte, baita Elkarrek banatutako hainbat mahai jolas, liburu eta disko ere.


Lasterketa honetan korrikalariek binaka hartu behar izango dute parte; mutil-mutil, neska-neska eta neska-mutil aukerak egongo dira, eta era berean hiru sailkapen.
Informazio gehiago:
  • Luzera: 6 km
  • Prezioa: 19 euro bikoteko (aurrez. Egunean bertan, 25 euro bikoteko). Mikrozuntzezko toalla bana opari!
  • Izen emateak Herrikrossa-ren webgunean egin daitezke

Iruzkinak