Oreretako Xenpelar AEK-ren errezeta liburua

Oreretako Xenpelar AEK-ko zenbait taldetako ikasleek oso erabilera praktikoa eman diote klasean txintxo-txintxo ikasitakoari: errezeta liburu zabala prestatu dute eta Oarsoaldeko AEK-ko gainerako ikasle eta irakasle guztiekin konpartitzeko garaia da orain.

Ba al dakizu nola egiten den tiramisua? Eta azpizun brotxetak? eta burritoak? Ba horixe dena esplikatu digute, euskaraz eta oso modu ulergarrian, Xenpelar AEK-ko ikasle prestuek. Zorionak...eta eskerrik asko! Segi horren gogotsu euskara ikasten!



Hementxe dituzue errezeta-liburuaren egileetako batzuk:


Iruzkinak