Orain, udako barnetegia %25 merkeago!



AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 10etik 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Gainera, hainbat aukera duzu: familia barnetegiak, euskalduntze barnetegiak, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak, EGA/C1 prestatzekoak...

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago AEK-ren euskaltegietan.

Iruzkinak