Oarsoaldeko AEK-ren barrikote ederra!

Larunbatean, Oarsoaldeko AEK-k barrikotea antolatu zuen Oiartzungo Girizia elkartean. Bertan elkartu ginen Oiartzungo Intxixu AEK, Lezoko Oroitzene AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleak. Baita Mintzalagunak ere.

Triki-poteoarekin hasi zen festa. Hura bukatu eta gero, Girizian elkartu ginen denok. AEK-ko sukaldariek lan handia egin zuten -mila esker bihotz-bihotzez!- eta horri esker, bapo bazkaldu genuen denok sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailaoa, txuleta, irasagarra gazta eta intxaurrekin. Kafea eta kopa hartzeko aukera ere egon zen. Eta sagardoa... nahi adina.

Eta bazkaldu eta gero, luxuzko bertso saioa gozatu genuen: Andoni Egaña eta Jon Martin nor baino nor aritu ziren, elkarri zirikatzen. Bertan bildutakoei ere eskaini zizkieten hainbat bertso, tartean gure lankide Idoiari.

Etorri zineten guztiei, mila esker, eta etorri ez zinetenei dei egiten dizuegu hurrengoan hutsik ez egiteko, primeran pasatuko duzue-eta!

Hementxe duzue larunbateko laburpentxoa irudietan.

Trikitilariek trikipoteoa girotu zuten

Sagardotegian bezala, nahi adina sagardoa
Girizian egondako guztiok bapo jan eta edan genuen
Bertsolariak ez ziren Idoia gure lankidearekin ahaztu
Andoni Egaña eta Jon Martin, Girizia elkartera sartzen, ikasle batzuekin batera

Iruzkinak