HABEren azterketak egiteko izen-emate epea zabalik



HABEren azterketetan izena emateko epea martxoaren 26tik apirilaren 2ra izango da eta online egin behar da. Lehen Maila -B1-, Bigarren Mailako -B2- eta Hirugarren Mailako -C1- azterketak bereizten ditu HABEk.

Oarsoaldeko AEK-ren blog honetan bertan, 'azterketei buruzko informazioa' atalean topatuko duzu azterketa hauei eta beste batzuei buruzko informazio gehiago.

Dena deka, irakurri arretaz jarraian dituzun ohar garrantzitsuak:
  • HABEren matrikula orrian sartzen zaren lehen aldia baldin bada, erabiltzailea eta pasahitza zure karnetaren zenbakia dira. Programak pasahitza aldatu nahi duzun galdetuko dizu, dagoen moduan utz dezakezu, hau da, zure karnetaren zenbakiarekin. Aldatzen baduzu, pasahitza nonbait idatz ezazu, gehiegi erabiltzen ez denez, gero askotan galdu egiten baita.
  • Programak zuri dagokizun mailan soilik utziko dizu matrikulatzen, mailarekin zalantza baduzu, zure irakaslearekin hitz egin ezazu.
  • Matrikularen ordainketa internet bidez edo zure inguruko banketxe batean egin dezakezu. Baina bi kasuetan, apirilaren 2a baino lehen, matrikula onartzeko ordainketa egina egon behar baitu.
  • Gogoratu, matrikula egitea zure ardura dela.
  • Matrikula egiteko arazoak badituzu, hitz egin ezazu lehenbailehen zure irakaslearekin.

Iruzkinak