Oarsoaldeko AEK, mozorroa jantzita



Oarsoaldeko AEKn serio hartzen ditugu inauteriak. Goiko argazkian Oreretako Xenpelar euskaltegiko ikasleak eta irakasleetako batzuk dituzue, dotore asko! Ostegun goizean atera zuten argazki jendetsu eta atsegina.

Eta ostegunean bertan, baina Pasaiako Txirrita AEK-n, euskaltegi superheroiaren bisita izan zuten ustekabean. Superman? Ez. Spiderman? Ezta ere. AntzeMAN!




Eta ostiralean, irakasleok gai serioez eztabaidatzeko bilera egin genuen. Hori bai, Erdi Aroko zaldunak, sorginak, gaupaseroak eta mosketeroak ere izan genituen bisitari... -eta haietakoren bat bileraren gidari ere-




Bestalde, urteroko ohiturari jarraituz, Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasle batzuk Tolosara joan dira Astelenitaz gozatzera. Piratak, emakume-katuak, sorginak, eta beste garai bateko txirrindulariak, denak bat eginda, ibili dira Tolosako kaleetan.


Iruzkinak