Oarsoaldeko AEK, Asier ETA biok filma ikustera



Oarsoaldeko AEK-ko irakasle eta ikasleak Asier ETA biok dokumentala ikustera joango dira asteazkenean, otsailak 19, Oreretako Niessen aretora, 09:30etan.

Aitor eta Amaia Merino anai-arrebek zuzendu dute filma eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, joan den urtean. Bi adiskideren arteko harremanari buruzko lana da: Aitor Merino zuzendaria bera eta Asier Aranguren lagun minak dira txikitatik. Bizitzaren gorabeherengatik, bi lagunen bideak banandu ziren. Aitor Madrilera joan zen ikastera eta 2002an Asier Aranguren atxilotu eta kartzelan sartu zuten etakidea izatea leporatuta. Asier kartzelatik atera zenean hasi zen Aitor, Amaia arrebarekin batera, filma egiten.

Aitor Merino zuzendariari Berria egunkarian egindako elkarrizketa irakurtzeko egin klik

Iruzkinak