Xenpelarren Fruituak izeneko eskultura inauguratuko dute igandean
Gotzon Huegun, diseinatutako eskulturaren ondoan. Argazkia: Herri Bizi |
Igande eguerdian inauguratuko dute Xenpelarren omenzko eskultura, Oreretako Foru plazan. Hain zuzen ere, Frantzisko Petrirena Rekondo bertsolari handia izandakoa jaio zen egunean. Gotzon Huegunek diseinatu du Xenpelarren fruituak artelana, 'corten' altzairuzkoa da eta hiru metro luze eta bi metro eta erdi zabal da.
Inaugurazio ekitaldian Andoni EgaƱa eta Xenpelar Bertso Eskolako kideek kantatuko dute.
Informazio gehiago Oarsobidasoakohitzan eta Herri Bizian
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina