Euskara ikasteko aplikazioak telefono edo tableterako
Aplikazio interesgarri asko dago gure sakelako telefonoan edo blogean euskara ikasteko. euskalapps webgunean klik eginda topatuko dituzu asko.
Hona hemen, horietako batzuk, laburpen gisa webgune horretan bertan daudenak:
Hitzen katapulta
Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu.
Mintzatu
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu.
Aditz laguntzailea
Aditz Laguntzailea, euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.
Euskara ikasiz (1.go maila)
HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.
Euskara ikasiz (2. maila)
Euskara ikasten ari zara? HABE-ko azterketak gainditu nahian? Orain inoiz baino errazago prestatu ahal izango duzu 2.mailako azterketa aplikazio honi esker.
Nora zoaz Nora? Erosketetara
Nora erosketak egitera joan da. Bere gurasoak lagundu nahi ditu baina horretarako beharrezkoa du gauza bakoitza nola esaten den jakitea. Lagunduko al diogu? Egin klik gauza bakoitzaren gainean eta euskaraz nola esaten den entzun eta irakurri ahal izango du Norak.
Ikashitz
Zure seme-alabei euskararen oinarrizko hiztegia ikasten lagundu nahi badiezu, Ikasitz jokoarekin lortu dezakezu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina